OHIKO GALDERAK

Deskargatzeko arazoak ditut. Zer egin behar dut?

  • Egiaztatu sarearekiko konexioa. Aldizkariak deskargatzeko, Wi-Fi konexioa erabiltzea gomendatzen dizugu.
  • Egiaztatu diskoan leku librea duzula. Deskargatzeko gunean, izenburuaren eta azalaren alboan ale bakoitzaren tamaina zehaztuta dago. Gutxienez leku libre hori izan beharko duzu.
  • Egiaztatu zure IOS edo Android bertsioa egun eskuragarri dagoen berriena dela. Egiaztapena egiteko eta guztia eguneratzeko, gailua iTunes-era konektatu dezakezu, edo Android gailuaren doikuntzen orrialdetik egin dezakezu.

Zenbat denbora behar da Basque Country Magazinen ale bat deskargatzeko?

Aldizkaria deskargatzeko denbora nabarmen aldatu daiteke. Bi faktoreren arabera iraupena desberdina da:

1. Sarearekiko konexioaren abiadura eta kalitatea

Oro har, sarearekiko konexioa gero eta azkarragoa izan, deskargatzeko denbora laburragoa izango da. Hiru konexio mota daude: Wi-Fi, azkarrena; 3G, bigarren azkarrena; eta, azkenik, EDGE, mantsoena.

Zure gailua 3G-rik gabeko iPad edo Android Tableta bada, Wi-Fi konexioa izango da zure aukera bakarra.

Edonola ere, sarearen banda zabalagoa izateak ez du beti deskargatzeko denbora murritzagoa izango dela adierazten. 3G konexio bat, batzuetan, kafetegi bateko Wi-Fi konexio publikoa baino eraginkorragoa izango da, adibidez.

2. Orrialdeak eta aldizkari mota

Basque Country Magazine esklusiboki tabletentzat diseinatutako aldizkaria da. Elementu interaktibo, multimedia eta animazio ugari ditu, eta horiek guztiek ale bakoitzaren pisuan dute eragina. Gure teknikariek magazinea ahalik eta gehien optimizatu eta pisua murrizten saiatzeko arreta handiz lan egiten dute hilero, baina pisua beti 200MB-tik gorakoa izango da.

Zer gertatzen da konexioa galdu eta deskargak huts eginez gero?

Ez kezkatu. Huts egin zuen une berean ekin diezaiokezu deskargari, "berriz hasi" ikonoa edo azala sakatuz.

Zein ahalmen behar du nire gailuak?

Ale bakoitzak deskargatzeko artxiboaren tamaina erakutsiko du. Alea deskargatzeko leku libre nahikoa izan beharko duzu.

Nola jakin dezaket ale berri bat eskuragarri dagoela?

Ale berria kaleratzen den aldiro, horren berri emango dizun ohartarazpena jasoko duzu zure gailuan.

Nola berritu daitezke harpidetzak?

Basque Country Magazinearen harpidetza egitea zein gure aleak deskargatzea, erabat doakoa da. App Store edo Google Play zerbitzuen bidez egin behar duzu, eta automatikoki berrituko da zuk ezeztatu arte.

Zer egin behar dut nire harpidetza bertan behera uzteko?

Zure harpidetza automatikoki berrituko da iTunes kontuaren edo Google Play-ren bidez ezeztatu arte. Berritze automatikoa desaktibatu nahi baduzu, iTunes-en konfigurazioa aldatuz edo zure Google Play kontutik egin dezakezu.