PRIBATUTASUN POLITIKA

Basquetourrek, Basque Country Magazine aldizkaria argitaratzen duen enpresa den heinean, on line pribatutasuna babesteko konpromisoa hartzen du. Jarraian azaldutako testuaren bidez, gure aplikazioen eta webguneen pribatutasun jardunaren berri ematen da. Horretarako, Pribatutasun Politika irakurtzeko gonbitea luzatzen dizugu, hartara, zuri buruz eskuratzen dugun informazioaren eta informazio horren erabileraren berri izango duzu.

1. Biltzen dugun informazioa

Erabiltzaileen inguruko bi informazio mota biltzen dugu: identifikazio pertsonalari lotutako informazioa eta informazio ez-pertsonala.
Informazio ez-pertsonala erabiltzaile zehatz bat identifikatzen ez duen informazioa da. Informazio honen baitan, besteak beste, gure webgunera iritsi aurretik eta ondoren ikusitako wegbuneen Baliabideen Bilatzaile Uniforme ("URL") eta Internet Protokoloa ("IP"). jaso daitezke. Gure webgunea bisitatzen duzunean, hirugarrenei zerbitzuak eskaintzen dizkieten gure hornitzaile baimenduek eta iragarki-zerbitzariek zein guk geuk informazio hori automatikoki bildu dezakegu, aurrerago xehetasun handiagoz deskribatzen den modura.

2. Zein erabilera ematen diogu bildutako informazioari

Bildutako informazioa soil-soilik informazio hori ematerakoan adierazitako helburuetarako erabiltzen dugu. Oro har, helburu hauetakoren baterako edo batzuetarako erabiliko da:

  • Gure aldizkarien harpidetza kudeatzeko.
  • Gure produktu zein zerbitzuei buruzko jakinarazpenak posta elektronikoaren bidez igortzeko. Esaterako, ale berri bat kaleratu dela jakinarazteko.
  • Edukia pertsonalizatzeko aukera handiagoa dugunez, gure webguneen eta aplikazioen funtzionamendua hobetzeko.
  • Arazoak konpontzeko eta bestelako administrazio lanak burutzeko.

3. Cookie-ak eta jarraipenerako bestelako gailuak

Gure webguneetan barrena zure esperientzia erraztu eta pertsonalizatzeko, baliteke zure ordenagailuan cookie-ak jartzea. Cookie bat erabiltzailearen ordenagailuan ezartzen den testu artxibo txiki bat da eta erabiltzaile horren informazio ez-pertsonala biltzen du. Gure webgunea erabiltzerakoan denbora aurrezteko erabiltzen ditugu cookie-ak eta zu nor zaren gogorarazten digute. Nabigatzaile gehienek cookie-ak automatikoki onartzen dituzte, baina nahi izanez gero, esploratzailea cookie-ak baztertzeko edo ezabatzeko konfiguratu dezakezu. Kontuan izan behar duzu cookie horiek baztertu edo ezabatzen badituzu, gure webguneetako zenbait atalek ez dutela behar bezala funtzionatuko.

Jarraipena egiteko eta erabilitako informazio ez-pertsonala aztertzeko, hirugarrenei azterketak egiten dizkien enpresa bat erabili dezakegu. Gainera, publizitateko hirugarren enpresak ere erabili ditzakegu, gure webguneetan sartzen zarenean iragarkiak argitaratzeko.
Enpresa horiek cookie-ak jar ditzakete zure ordenagailuan zenbait iragarki ezagutzera emateko.

4. Beste webgune batzuetara loturak

Gure webgunean loturak jarriz, beste webgune batzuetako eduki edo zerbitzuak eskuragarri izan ditzakezu. Beste webgune horiek ez diote Pribatutasun Politika honi jarraitzen. Webgune bakoitzaren pribatutasun politika irakurtzea gomendatzen dizugu, zure pribatutasuna nola babesten duten jakiteko.

5. Pribatutasunari lotutako zenbait kontu

Eremu Publikoak. Gure webguneetako edo aplikazioetako eztabaida-foroetan edo bestelako eremu publikoetan zure informazio pertsonala ematen baduzu, beste erabiltzaile batzuek informazio hori irakurri, bildu edo erabili ahal izango dute nahi ez dituzun mezuak bidaltzeko edo beste helburu batzuetarako. Pribatutasun politika hau ez zaio informazio horri aplikatzen. Zure iruzkinak hirugarrenek ikustea nahi ez baduzu, ez adierazi aipatutako informaziorik.

6. Pribatutasun Politikaren aldaketak

Pribatutasun Politika hau noizean behin aldatzeko eskubidea dugu. Pribatutasun politika berrikusia gure webgune eta aplikazioetako "Pribatutasun Politika" atalean argitaratuko dugu. Edozein aldaketaren berri izateko, gure webguneak eta aplikazioak zein Pribatutasun Politika aldizka berrikustea zure ardura dela aitortzen duzu. Pribatutasun Politika berrikusia argitaratu ondoren gure webgune eta aplikazioak iraunkorki erabiliz gero, Pribatutasun Politika hori onartzen dela ulertuko da.

7. Bidali mezu bat

Pribatutasun Politika honi buruzko galderarik edo kezkarik baldin baduzu, arren, jar zaitez gurekin harremanetan Basquetourren posta elektronikoaren bidez. info@basquetour.net