PINTXOAK

Euskal tradizioez gozatzeko eta ongi jateko, ezinbestekoa da Pintxoen Ibilbidea egitea. Pintxoa miniaturan egindako sukaldaritza dela esan daiteke, euskal sukaldaritza handiaren zapore osoa duen mokadua. Ogiarekin edo gabe, kroketa-formarekin edo gozo-ukituarekin, mota guztietakoak daude, baita begetarianoentzat aproposak ere.

Bergara tabernako pintxo-barra. Donostia

Taberna eta jatetxeetako barran jartzen dituzte, bezeroaren eskueran. Beroak badira, eskatu egiten dira. Eta azkenean, zerbitzariari ordaintzen zaizkio. Normalean zutik jaten dira, batzuetan lagunekin. Horretan datza besoerditan ibiltzearen erritua, hau da, tabernaz taberna basoerdiak edo zuritoak edaten eta pintxoak jaten ibiltzea. Urtero lehiaketak egiten dira, eta herritarrak oso adi egoten dira, sorkuntza berriak dastatzeko.

Taberna batean pintxoak jaten

Donostian sortu zen pintxoen lehen ibilbidea, eta gaur egun edonon aurki daitezke. Bitxitasun gisa, esan beharra dago Euskadiko Gildarik ospetsuena ez dela Rita Hayworth ezaguna, mila aldaera dituen, baina beti pipermin berde batean oinarrituta dagoen pintxoa baizik. Izena bai, aktore iparramerikarraren pertsonaiarik enblematikoenari eskainita dago, gilda ere berdea, bizia eta “pikante” samarra baita. Horixe zioen pintxoaren sortzaile Blas Vallések, Donostiako Casa Valles erretegiko jabeak.

Gilda

Aholku bat nahi? Ez geratu lehen pintxo-barrarekin. Dibertimenduetako bat batetik bestera ibiltzea eta aukera gastronomiko berriak probatzea da, gure ametsetako pintxoa aurkitu arte. Seguruenik, bat baino gehiago izango dira.