MUSEOAK

Ikonikoak, harrigarriak eta beti interesgarriak; era horretan defini daitezke Euskadiko museo garrantzitsuenetako batzuk.

GUGGENHEIM MUSEOA

Guggenheim Museoa

Zalantzarik gabe, Guggenheim Bilbao Museoa aipatu behar dugu lehenik eta behin. Frank Gehryk diseinatutako eraikin honek eman zion hasiera hiri osoaren eraldaketari. Sartu aurretik, Louise Bourgeoisen armiarma (amaren sinboloa) eta Jeff Koonsen Puppy txakurra (museoko maskota jada) ikusiko ditugu. Barruko bilduma iraunkorrak eta kalitate handiko erakusketek bisitari andana erakartzen dute, leku bisitatuenetakoen artean kokatuz. Jende askok errepikatu egiten du, gainera.

ARTE EDERREN MUSEOA

Bilboko Arte Ederren Museoaren kanpoaldea

Bilbon bertan, komeni da Arte Ederren Museora joatea. Museo ikusgarri honek antzinako artearen, arte modernoaren eta arte garaikidearen altxorrez osatutako bilduma bat du. Artisten artean, honako hauek azpimarra daitezke: Anton Van Dyck, Antoni Tàpies, Chillida, Oteiza, El Greco, Zuloaga, Sorolla, Goya eta Francis Bacon.

BILBOKO ITSAS MUSEOA

Bilboko Itsas Museoa

Bilbon, halaber, interesgarria da Itsas Museoa bisitatzea, Euskal Herriak bere itsasoarekin duen lotura estua erakusten baitu.

GETXO AQUARIUM

Getxo Aquarium

Itsasoaren begirada desberdinak eskaintzen ditu akuario ugariren bidez, eta, horietan, erabateko harmonian bizi dira arrain barietate ugari, koralak, anemonak, itsasoko algak...

CRISTÓBAL BALENCIAGA MUSEOA

CRISTÓBAL BALENCIAGA MUSEOA

Getarian (Gipuzkoa), Cristóbal Balenciaga diseinugilearen jaioterrian, Cristóbal Balenciaga Museoak ere bisitari asko erakartzen ditu, itzal handiko diseinugilearen 1.600 diseinuko bilduma baitu ikusgai (artistaren lanari eskainitako erakusketen artean, kalitate eta garrantzi handiena duena).

SAN TELMO MUSEOA

San Telmo Museoa

Donostiako San Telmo Museoa Gipuzkoako hiriburuko ezagunenetako bat da, oso bitxia baita. Museoan, euskal gizartearen bilakaera azaltzen da etnografiaren eta Arte Ederren bitartez, era didaktikoan gainera. Eta, hori guztia, edertasun handiko gune batean.

AQUARIUM, ITSAS JAUREGIA

Aquarium Itsas Jauregia

Donostian, halaber, Aquarium-Itsas Jauregia dago. Gipuzkoako itsas ondareari eskainitako museo hau Euskadiko lekurik bisitatuenetako bat da. Barruan, euskal balea baten eskeleto ikaragarria eta 200 itsas espezie baino gehiago nabarmentzen dira.

CHILLIDA LEKU

CHILLIDA LEKU

Donostiatik bost minutura, Hernanin, Chillida-Leku Museoa bisita dezakegu baserri batean. Ondoko berdegunean, Eduardo Chillida artistaren unibertsoa ikus daiteke bere handitasun osoan.

ARTIUM

ARTIUM

Azkenik, Gasteizen, Artium dugu, Arte Garaikidearen Euskal Museoa. 2002. urtean inauguratu zen, eta ezinbesteko bisitaldi bihurtu da artea maite duten guztientzat. Bilduma iraunkorraren barruan, Picasso, Dalí, Oteiza, Chillida, Miquel Barceló, Cristina Iglesias eta Bill Violaren obrak ditugu, besteak beste.