MIKEL ERENTXUN

KANTARI ETA MUSIKARIA

Mikel Erentxun (Caracas, 1965) halabeharrez jaio zen Venezuelan –baita guraso bidaiazaleak zituelako ere-, eta euskal kantari eta musikari karismatikoa da.
Berak sortutako Duncan Dhu taldeak sekulako arrakasta izan zuen 80ko hamarkadako Movidan, besteak beste, 100 gaviotas, Una calle de París edo Jardín de rosas kantuei esker. Kantu horiek zenbait belaunaldiren himno bilakatu ziren eta, egun ere, indarrean diraute oraindik.
Mikel Erentxunek bakarlari gisa ibilbidea hasi zuen 1992an, eta harrezkero, rock eta soul hutsezko zazpi disko intimista kaleratu ditu, besteak beste, 24 GOLPES eta Eléctrica PKWAY, bere aniztasunaren eta etengabeko bilakaeraren adibide. Interes anitzeko artista ere bada, eta futbola, zinema, musika, moda edo argazkilaritza ditu gustuko. Horiei buruz aktiboki mintzo da bere blogean eta sare sozialetan, eragin handia du gainera, eta jarraitzaile ugari eta leialak ditu.
2014an, Duncan Dhu mitikoak berriz ere elkartu dira bira bakarra egiteko, zale ugarien poza eraginez, eta arrakasta handia izaten ari dira.

Web
Mikel Erentxun
GALDERA-SORTA
Ez dut Euskadi ezagutzen, nondik hasi beharko nuke nire bisitaldia?

Kostaldetik. eta ahal bada, motor gainean.

Euskal gastronomiaren platerik onena…

Txuletoia.

Zein da zure pintxorik gogokoena? Zuk egin ohi duzun baten bat agian?

Oso klasikoa: Patata tortilla pintxoa

Euskal musikaren aniztasun aberatsaren artean, zein da zure kantu eta/edo egile kutunena?

Rafael Berrio.

Arteari lotutako zein txoko (eliza, museoa, eskultura…) ez nuke galdu behar Euskadi bisitatuz gero?

Donostian kokatzen den Rafael Moneoren Iesu Eliza.

Esadazu zuretzat oso berezia den Euskadiko txoko bat, bertan galtzea atsegin duzun bat.

Adarra mendia eta bere ingurunea.

Haurrekin bidaiatuz gero, nora joan beharko nintzateke edo haurrekin zein jarduera egin nitzake?

Surfa Mundakan.

Zein aholku emango zenioke Euskadira lehen aldiz bidaiatzen duen pertsonari?

Denbora har dezala. Gauza ugari dago ikusteko eta egiteko.

Zeren hutsunea sentitzen duzu zure lurraldetik urrun zaudenean?

Klimarena.

Zure ustez, Euskadiren gauzarik ederrena da…

Jendea.

Kanpoko lagunen bat bisitan datorkizunean, zer erakusten diozu derrigor?

Donostia.

Euskadi noiz dago ederrago, udaberrian, udazkenean, neguan edo udan?

Udazkenean.

Zein da Euskadiko zure festa edo ekitaldi gustukoena?

Donostiako Nazioarteko Zinemaldia.