KALEKO ARTEA

Euskadiko kultura-aberastasunaren barruan, kaleetan (eta basoetan eta landa-eremuetan ere bai) aurki daitekeen adierazpen artistikoa nabarmentzen da. Euskaldunek arte forma guztiekiko erakusten duten zaletasunaren erakusgarri. Halaber, Euskadi artista askoren sorleku dela erakusten du horrek, eta, bitxitasun gisa, aipatu beharra dago artista gehienek obraren bat uzten dutela herritarren ezein beti ongi etorriak diren bisitarien gozamenerako. Euskadin, kulturarekiko kezka izugarria da, eta arteari lotutako ekitaldiren bat izaten da beti. Kale eta udalerrietatik ibiltzea eta herri honek kulturarako duen zaletasunaz gozatzea da egokiena, munduko museorik onenetako batzuetan zein kalean, edonoren begi-bistan. Izan ere, arteari eman dakiokeen erabilerarik onena guztiekin partekatzea da.

OMAKO BASOA (1984)

OMAKO BASOA

Agustin Ibarrola (Bilbo, 1930) eskultore eta pintoreak sortutako obra artistiko hau Urdaibaiko Erreserba Naturalean kokatuta dago, Kortezubiko Oma auzoan, Santimamiñeko kobetatik oso hurbil. Baso Biziduna ere deitzen zaio.

BILBO

DODECATHLOS (2001)

DODECATHLOS

Edo "Herkulesen lanak". 72 tonako altzairuzko eskultura, Vicente Larreak (Bilbo, 1934) egina. Bilboko Euskalduna Jauregiaren aurrean kokatuta dago.

TERPSÍCORE (1974)

TERPSÍCORE

Dantzaren musaren eskultura, Salvador Dalík (Figueras, 1904-1989) egina. Bilboko Euskalduna Jauregiaren azpian dago.

BEGIRARI IV (1997, 2003an instalatua)

BEGIRARI IV

Eduardo Chillidak (Donostia, 1924-2002) sortua. Zazpi metrotik gorako altuera duen eskultura hau Erriberako Parkean kokatuta dago, Pedro Arrupe zubian, Bilbon.

EXPLORER’S BOOK (2008)

EXPLORER’S BOOK

Sir Anthony Caroren (Londres, 1924) altzairuzko pieza honek arte figuratiboaren eta abstraktuaren arteko sintesi pertsonala adierazten du. Bilboko Pedro Arrupe zubiaren ondoan dago.

LAINO ESKULTURA (1998)

LAINO ESKULTURA

Fujiko Nakayak (Sapporo, 1933) uraren kualitate iragankorra eta ahalmen artistikoa ikertzen ditu, eta Laino-Eskultura hau Guggenheim Bilbao Museorako sortu zuen bereziki. Museoaren atzealdeko urmaelean dago ikusgai. 1.000 laino-toberek sortzen duten ur/lainoa ikuskizun aparta da.

GASTEIZ

IBILTARIA

IBILTARIA

Juan Jose Eguizabalen (Logroño, 1961) brontzezko eskultura hau Gasteizko Arka Plazan kokatuta dago.

EUSKAL FORUEI ESKAINITAKO PLAZA-MONUMENTUA (1982)

EUSKAL FORUEI ESKAINITAKO PLAZA-MONUMENTUA

Luis Peña Gancheguiren (Oñati, Gipuzkoa, 1926-2009) arkitektura-egiturak Eduardo Chillidaren altzairu suberatuzko eskulturarekin bat egiten du, hitzik gabe ere zirrara eragiten duen plaza ikusgarri batean, Gasteizen.

LEHEN EUSKAL EUROPEISTEN OMENEZKO ESKULTURA, EUROPAKO EGUNEAN

LEHEN EUSKAL EUROPEISTEN OMENEZKO ESKULTURA, EUROPAKO EGUNEAN

Néstor Basterretxeak (Bermeo, 1924-2014) sortua. Prado kalearen eta Becerro de Bengoa kalearen artean dago, Gasteizko Eusko Legebiltzarraren ondoan.

LORATEGI BERTIKALA

LORATEGI BERTIKALA

Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, 70 espezie desberdinen 33.000 landare daude, Urbanarbolismo eta Unusualgreen estudioek Urbaser eta Zikotz enpresekin batera egindako barnealdeko eraztun berdearen proiektuaren barruan. Horretarako, Arabako eta Euskadi osoko hainbat barietatetako 33.000 landare baino gehiago landatu dira.

BEGIRADA

BEGIRADA

Miquel Navarroren (Mislata,Valentzia, 1945) eskultura. Gasteizen 2002. urtean inauguratutako Artium Arte Garaikidearen Euskal Museoko lehen harria izan zen. Museoan sartu aurretik ikus daiteke, eta hiriko erreferentzia-puntu bat da.

DONOSTIA

HAIZEAREN ORRAZIA

HAIZEAREN ORRAZIA

Eduardo Chillidak (Donostia, 1924-2002) Luis Peña Gancheguiren (Oñati, Gipuzkoa, 1926-2009) arkitektura-obra batean egindako eskultura multzoa da. Ondarretako hondartzaren mutur batean kokatzen da, Donostiako Igeldo mendiaren oinean.

ERAIKUNTZA HUTSA

ERAIKUNTZA HUTSA

Jorge Oteiza (Orio, 1908-2003). 1957. urtean, saria lortu zuen Sao Pauloko Bienalean, eta Donostiako Pasealeku Berrian ipini zen 2002an.

PIETATEA (1999)

PIETATEA

Jose Ramon Anda eskultoreak egin zuen, Oteizak Arantzazuko Santutegiko frisorako egindako zirriborroetan oinarrituta eta Oteizark ikuskatuta. Donostiako San Bizente elizako fatxadan dago.

BAKEAREN USOA (1988)

BAKEAREN USOA

Néstor Basterretxeak (Bermeo, 1924-2014) egindako zortzi metroko eskultura ikusgarria. Hasieran, Donostiako Zurriola pasealekuan jarri zuten, baina 1995. urtean, Donostiako Amara auzoko biribilgune baten erdian ipini zuten, Anoetako estadioaren ondoan.

ESTELA (1969)

ESTELA

Gainjarritako kuboz osatutako eskultura bertikala, Ricardo Ugarte Zubiarrainena (Pasaia, 1942). Donostiako Ehunurteurrenaren plazan ikus daiteke.