JAIALDIAK

AZKENA ROCK FESTIVAL (ARF)

2002. urteaz geroztik Gasteizen urtero egiten den musika-jaialdia da. Parte hartu duten artisten artean, besteak beste, Pearl Jam, Wilco eta Deep Purple azpimarratu behar dira. www.azkenarockfestival.com

BILBOKO KALEALDIA

Kaleko antzerkiaren eta arteen jaialdia da. Bilbon egiten da uztailean, eta mota orotako kolorez eta performancez betetzen du hiria. www.bilbokokalealdia.com

GASTEIZKO JAZZALDIA

1977. urtean jarri zen abian, eta munduko jazzaldirik garrantzitsuenetako bat da gaur egun. Uztailean ospatzen da, eta jazzaren munduko mito asko izan dira bertan: Dizzy Gillespie, Stan Getz, Chick Corea, Bobby McFerrin, Paco de Lucía, Wynton Marsalis, eta abar. www.jazzvitoria.com

DONOSTIAKO HEINEKEN JAZZALDIA

Jazzaldiak 1994. urteaz geroztik ematen duen Donostiako Jazzaldia Saria erreferentzia bilakatu da jazzaren munduan nori jarraitu behar zaion jakiteko. Jazzaldian parte hartu dutenen artean, goi-mailako artistak aipatu behar dira: Ray Davies, Bobby McFerrin, Chick Corea & Stanley Clarke, George Clinton, eta abar. www.heinekenjazzaldia.com

GETXO JAZZ

Urtero, hamar mila lagun baino gehiago hurbiltzen dira Getxora, edertasun paregabea duen marinel-herri honetan, Algortako Portu Zaharrean, jazza entzutera. www.getxo.net/es/getxo-jazz

DONOSTIAKO HAMABOSTALDIA

1939az geroztik ospatzen den musika klasikoko jaialdia da. Udan egiten da, eta, besteak beste, Berlingo, Londresko eta Milango Scalako orkestra sinfonikoek parte hartu dute. Halaber, Plácido Domingo, Alfredo Kraus, Luciano Pavarotti, Jessye Norman eta Montserrat Caballé solistak eta Lindsay Kemp eta David Ritch eszena-zuzendariak izan dira Hamabostaldian, besteak beste. www.quincenamusical.com

HONDARRIBIA BLUES FESTIVAL

Urtero, udako lau egunetan zehar, bluesaren munduko hiriburu bihurtzen da Hondarribia. Maisu handien eta artista berrien emanaldiak ikusteko aukera aproposa da. www.blueshondarribia.com

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA

Ezinbesteko hitzordua da zinemazaleentzat. Saritutako obren kalitatea, glamourra eta pertsona ospetsuak erakartzeko gaitasuna direla-eta, erreferentziazko zinemaldia da mundu osoan. Beste hainbat izarrekin batera, sarituen artean izan dira Bette Davis, Catherine Deneuve eta Carmen Maura aktoreak. www.sansebastianfestival.com

FZINEBI, ZINE DOKUMENTAL ETA LABURMETRAIA NAZIOARTEKO ZINEMALDIA

Bilbon ospatzen da azaroan, eta mundu osoko zinema dokumental eta film labur onenetako batzuk eskaintzen ditu. www.zinebi.com

BILBAO BBK LIVE

Bilbon uztailean egiten den pop eta rock musikako jaialdia da. Nazioarteko talderik onenetakoak biltzen ditu. Kobetamendin du kokalekua, eta oso aproposa da energia handiko jaialdi gazte honetaz gozatzeko. www.bilbaobbklive.com

DONOSTIAKO FANTASIAZKO ETA BELDURREZKO ZINEMAREN ASTEA

Ezinbesteko hitzordua da genero hori gogoko dutenentzat. Azken joeren berri izateko eta klasiko handiak berrikusteko aukera egokia da. www.donostiakultura.com

ZINEGOAK

Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia urtarrilaren amaieran ospatzen da urtero. Zinema, artea eta kultura uztartzen dituen ekitaldia ez ezik, protesta jaialdi soziala ere bada. www.zinegoak.com

GETXOPHOTO

Getxon (Bizkaia) egiten den argazki-jaialdia da, eta ohikoak ez diren formatu, euskarri eta espazioak baliatzen ditu irudiak erakusteko, espazio publikoak bereziki. www.getxophoto.com

TOLOSAKO ABESBATZA LEHIAKETA

Tolosako Abesbatza Lehiaketa nazioartean egiten diren abesbatza lehiaketen artean garrantzitsueneko bat da. Munduko abesbatza talde onenak biltzea da bere helburu nagusia, baina, era berean, baita euskal musika eta kultura tradizioa ezagutzera ematea ere.

KARTELAK