INDUSTRIA ONDAREA

BIZKAIKO ZUBIA

Bizkaiko Zubia

Euskadik duen industria-historia aberatsaren eta artearekiko maitasun nabarmenaren ondorioz, industria-artea oso zabala da lur honetan. Adierazgarririk onena, zalantzarik gabe, Bilboko itsasadarraren gaineko Bilboko Zubia da. Alberto Palaciok diseinatu zuen 1893an, eta Areeta (Getxo) eta Portugalete lotzen ditu. Transbordadore esekia duen munduko lehen zubia da, eta Munduko Ondare deklaratu zuen UNESCOk 2006an. Altzairuzko kable txirikordatuen erabilera berritzailea azpimarratu zuen UNESCOk, eta Industria Iraultzan burdinaz egindako arkitektura-obrarik nabarmenetakotzat hartu zuen. Gaur egun, ontzi berri bat du oinezkoak eta ibilgailuak garraiatzeko, eta 50 metroko altuera duen pasabide batetik zubiaren edertasun ikaragarria oso-osorik ikus daiteke.

KAROLA

Karola

Bilbon, halaber, Karola izeneko garabi ikaragarria ikus daiteke. Garai batean Euskalduna ontziola zegoen lekuan kokatzen da, egungo Itsas Museoa dagoen lekuan. 1957. urtean egin zen, eta, bere garaian, sekulakoa izan zen itsasontzi handiak egiteko. Diotenez, Karola izeneko bilbotar lirain batengandik datorkio izena. Sakondu, ikasi eta harritu nahi izanez gero, lau museo gomendagarri bisita daitezke.

BURDINAREN MUSEOA

Burdinaren Museoa

Legazpiko (Gipuzkoa) Burdinaren Museoa metal horren erabileretan eta garapenean murgiltzeko aukera interesgarria da.

BURDINBIDEAREN EUSKAL MUSEOA

Burdinbidearen Euskal Museoan

Azpeitiko (Gipuzkoa) Burdinbidearen Euskal Museoan, lurrun-trenen soinu xarmagarria entzun daiteke. Horretarako, Urolako trenaren antzinako trenbidetik hamar kilometroko ibilbideak (Azpeititik Lasaora, joan eta etorri) egiten dituen lurrun-trena hartu behar da, apiriletik azarora bitartean.

LA ENCARTADA MUSEOA

La Encartada Museoa

Bizkaiko La Encartada Museoan, euskal jantzirik enblematikoenetako bat, txapela, nola fabrikatzen den eta euskal gizartean eragindako gizarte-aldaketak ezagutzeko aukera dago, Boinas La Encartada Kultur Ingurunea Fundazioak 1892an sortutako instalazioetan jarritako erakusketaren bidez. Txapelak egiteko erabiltzen zen altzairuzko eta metalezko makineria oso egoera onean dago.

RIALIA INDUSTRIA MUSEOA(PORTUGALETE)

Rialia Industria Museoa

Rialia Industria Museoa(Portugalete)
Bizkaiko Labe Garaiei buruzko funts historiko-artistikoan oinarritutako erakusketa iraunkorra dago ikusgai, eta museoaren azken aretoan, berriz, aldi baterako erakusketak antolatzen dira, bai burdinaren eskualdeko artistei buruzkoak, bai industria, itsaso, itsasketa... gai nagusi dituztenak ere.