IKER MARTÍNEZ DE LIZARDUY LIZARRIBAR

MARINELA

Olinpiadetan domina jaso du bitan eta hiru aldiz izan da munduko eta Europako txapeldun. Iker Martínez de Lizarduy Lizarribar (Donostia, 1977) euskal estropadalariaren curriculumak edonor aho zabalik uzteko modukoa da. Haurra zela, aitona-amonen belaontzian nabigatzen hasi zen denbora-pasa moduan, baina, ordutik, ibilbidea oparoa eta arrakastaz betea egin du. Haurra zela, 1992an, Unibertsoko Bela Txapelketa irabazi zuen Optimist mailan. Bere ibilbide bikaina hasi besterik ez zen egin. Irabazitako sarien artean, ISAFen Urteko Munduko Estropadalari Saria jaso zuen 2011n, Nazioarteko Bela Federazioak ematen duen sari gorena. 2004ean, urrezko domina irabazi zuen Atenasko Joko Olinpikoetan eta 2008an, berriz, zilarrezkoa Pekinen. Egun, Volvo Ocean Race 2014-2015 txapelketan Team Camposen patroia da eta katamaran mistoan parte hartzen ari da kanpaina olinpikoan.

Youtube
Web
Iker Martínez
GALDERA-SORTA
Ez dut Euskadi ezagutzen, nondik hasi beharko nuke nire bisitaldia?

Donostia. Kontxako pasealekua, Kursaal Jauregia, Haizearen Orrazia, Parte Zaharra, Igeldo Mendia.

Euskal gastronomiaren platerik onena…

Oso txuleta zalea naiz. Hegaluzea tipularekin ere.

Zein da zure pintxorik gogokoena? Zuk egin ohi duzun baten bat agian?

Mistoa urdaiazpiko onduarekin La Cepan (Donostiako taberna). Ez dut etxean egiteko ohiturarik, nahiago dut pintxoak jatera irtetea, baina tortilla piperrekin egingo nuke.

Euskal musikaren aniztasun aberatsaren artean, zein da zure kantu eta/edo egile kutunena?

Sorotan Belek nire gaztaroa markatu zuen. Handien artean, Fito y los Fitipaldis taldearen "Acabo de llegar" kantua, esaterako.

Arteari lotutako zein txoko (eliza, museoa, eskultura…) ez nuke galdu behar Euskadi bisitatuz gero?

Guggenheim Museoa, Haizearen Orrazia, Gaztelugatxeko San Joan Ermita.

Esadazu zuretzat oso berezia den Euskadiko txoko bat, bertan galtzea atsegin duzun bat.

Jaizkibel mendiko bizikletarekin.

Haurrekin bidaiatuz gero, nora joan beharko nintzateke edo haurrekin zein jarduera egin nitzake?

Igeldo Mendira. Eta Zarautzera surfean aritzera!

Zein aholku emango zenioke Euskadira lehen aldiz bidaiatzen duen pertsonari?

Euskadi ezagutzeko denbora har dezala, merezi du eta.

Zeren hutsunea sentitzen duzu zure lurraldetik urrun zaudenean?

Janaria, jendea, paisaiak.

Zure ustez, Euskadiren gauzarik ederrena da…

Kostaldea.

Kanpoko lagunen bat bisitan datorkizunean, zer erakusten diozu derrigor?

Hondarribiako itsasargia.

Euskadi noiz dago ederrago, udaberrian, udazkenean, neguan edo udan?

Negua gogorra egiten zait, baina olatu bikainak izaten dira. Nahiago ditut udazkena eta udaberria.

Zein da Euskadiko zure festa edo ekitaldi gustukoena?

Hondarribiako jaiak.