EROSKETAK

Bidaietako oroigarriak erostea jarduerarik dibertigarrienetako bat da. Gozatu duguna gogora ekarriko digun objekturik adierazgarriena aurkitzean datza. Euskadin, eskaintza oso zabala da. Gastronomiako produktu paregabeez gain, makina bat gauzek sentiaraziko gaituzte lur eder honengandik hurbil, baita oso urrun egonda ere. Kirolari, arrantzari nahiz gaurkotasun handiko modarik tradizionalenari lotua izan, aukerak askotarikoak dira.

ARRANTZA-ONTZI BATEN MAKETA

ARRANTZA-ONTZI BATEN MAKETA

Euskadiko ohiko arrantza-ontziak gorriz, berdez, urdinez edo beltzez margotuta daude. Maisutasunez gidatzen dituzten arrantzaleek ingurumena errespetatzen duten arrantza-aparailuak erabiltzen dituzte. Horregatik, euskaldunak itsasoko enbaxadoreak dira mundu osoan.

BASOERDIA

BASOERDIA

Euskadin, ohikoa da bazkaldu edo afaldu aurretik lagunekin tabernaz taberna basoerdi batzuk hartzea. Edalontziak artisau-erara eginda daude, eta pisu handikoak eta edukiera txikikoak dira. Ardoa ia trago bakar batean hartzeko aukera ematen dute. Edalontzi horrekin, edonork gogoratu ahal izango ditu Euskadin dastatutako gutizia gastronomikoak etxera itzultzean.

HARRI-JASOTZAILEAREN HARRIAREN FORMAKO PAPERGAINEKOA

HARRI-JASOTZAILEAREN HARRIAREN FORMAKO PAPERGAINEKOA

Harri-jasotzea Euskal Herriko kirolen artean deigarrienetako bat da. Mikel Saralegik 329 kg jaso zituen 2001ean, eta marka haren oroigarri gisako harri bat aproposa izan daiteke Euskal Herriaren zatitxo bat idazmahaian izateko.

PILOTA

PILOTA

Bitxi bat balira bezala bilduta egoten dira, etxera itzultzean euskal pilotako espezialitateren batean aritzeko prest beti. Pilotak eskuz egiten dituzte materialik onenekin. Ezpelezko edo abiadura eta potentzia handiagoa ematen duen kautxuzko kiski baten gainean, latex eta artilezko hainbat geruza ipintzen dira, guztia biltzen duen larruarekin amaituz. Industria-fabrikaziokoak ere badira (merkeagoak).

TXAPELA

TXAPELA

Euskal txano nagusia da. Oso artile finez egiten da, eta euriaz, eguzkiaz zein hotzaz babesten du. Lur honetako bereizgarria izateaz gain, beti dago modan, eta osagarri aproposa izan daiteke udazken-neguko lookari ukitu sofistikatua emateko.

PALA

PALA

Euskal pilotako modalitate honetan, bi eskuak erabil daitezke, eta zurezko pala bat (onenak pago-zurez egindakoak dira) eta larruzko pilota bat behar dira jokatzeko. Modalitate hau ezagunenetako bat da, eta munduko edozein lekutan joka daiteke.

ZESTA-PUNTA

ZESTA-PUNTA

Zesta-punta oso aspaldiko kirola da, eta eskuak eskularru batean bezala sartzen dira jai alaiko (horrela ere deitzen zaio kirol honi) xisteretan. Oso ederrak direnez gero, 60 metroko pilotaleku batean jokatzeko zein dekorazio-elementu gisa erabiltzeko balio dezakete. Tradizionalak gaztainondo-zurezkoak dira, eta zumearekin ehuntzen dira, baina gaur egun material sintetikoz ere egiten dituzte.

ERREMONTEKO XISTERA

ERREMONTEKO XISTERA

Euskal pilotako modalitate honek abiadura, tokea eta doitasuna ditu ezaugarri bereizgarri. Xistera zesta-puntakoa baino askoz meheagoa da, pilota atxiki ordez bizkor-bizkor jaurtitzen baitu. Biak oso ederrak dira (eta kirol horietan aritzeko egokiak).

JERTSE MARRADUNA

JERTSE MARRADUNA

Itsas kutsuko euskal janzkera-estilo dotorearen ikonoa da. Gainera, osagarri aproposa da udako goiz edo arratsalde freskoetarako.

MENDIGOIZALEAK

MENDIGOIZALEAK

Euskal jaka tradizionala, borla-korapiloekin ixten dena. Elementu klasikoa da, baina baditu diseinu modernoago batzuk ere. Artilez edo artile-oihalez egiten da, eta osagarri aproposa izan daiteke egun hotzetarako.

LAUBURUA

LAUBURUA

Beso lerromakurrak dituen antzinako esbastika –ohikoa antzinako zenbait kulturatan– Euskadira etortzen diren turistek gehien eskatzen duten sinboloetako bat da. Lauburuaren formen edertasuna dela-eta, ia oroigarri-denda guztietan aurki daiteke. Nolanahi ere, lauburuekin egindako bitxiak oso ederrak dira.

MAHAI-ZAPIA

MAHAI-ZAPIA

Euskal Herrian erabiltzen den mahai-zapi tradizionala –berdea eta zerrendaduna– oso egokia da otordu bakoitzean lur honetaz gogoratzeko eta, zalantzarik gabe, euskal gastronomia aberatsaz gogoratzean hasperen egiteko.

EGUZKILOREA

EGUZKILOREA

Euskal mitologiaren arabera, Eguzkilorea Amalurrek berak sortu zuen herritarrak babesteko. Horregatik, herritarrek etxeko atean ipintzen zuten. Gaur egun, berriz, apaingarri edo bitxi gisa erabiltzen da. Eguzkilorearen forma ederrek edozein leku alaitzen dute.

ESPARTINAK

ESPARTINAK

Zintekin edo zintarik gabe, beti modan dauden espartinak oinetako aproposak dira uda eta udaberrirako, eta Euskal Herriko historiari hertsiki lotuta daude. Tradizionalak zuriak dira, zinta gorriekin, baina edozein koloretakoak ere badaude. Industria-fabrikaziokoak ere badaude, baina artisau-erara egindakoak benetako artelanak direla esan daiteke.

ZAPIA

ZAPIA

Arrantzalearen edo baserritarraren zapi deitzen zaio, eta itsasoko edo lurreko lanari lotuta dago. Gaur egun, jaietan erabiltzen da, lepoko osagarri gisa.