ELENA ARZAK

SUKALDARI

Elena Arzaki buruz (Donostia, 1969) mintzatzean, su artean jaio zela esan liteke. Atzera eginez gero, birraitona-amonetaraino iristen den tradizio gastronomiko handia duen familian jaioa da, garai hartan taberna eta jatetxea baitzuen familiak. Sukaldearen pasioa darama zainetan. Munduko eskola eta jatetxe onenetan prestakuntza jaso ondoren –besteak beste, Ferrán Adriáren El Bullin–, Elena Arzakek familiaren jatetxean lan egiten du, Arzak Jatetxe ospetsuan. Bertan, bere gastronomia fina nazioartean erreferentzia bilakatu duen talde berritzailea zuzentzeaz arduratzen da, Juan Mari aitarekin batera. Bere lanak sari ugari jaso ditu, besteak beste, Eckart Witzigmann International Award 2010 edo Emakumezko Chef Onenaren Veuve Clicquot 2012 Saria.

Elena Arzak
GALDERA-SORTA
Ez dut Euskadi ezagutzen, nondik hasi beharko nuke nire bisitaldia?

Donostia.

Euskal gastronomiaren platerik onena…

Legatza saltsa berdean txirlekin eta marmitakoa.

Zein da zure pintxorik gogokoena? Zuk egin ohi duzun baten bat agian?

Gilda eta Ganbarako txangurro tartaleta.

Euskal musikaren aniztasun aberatsaren artean, zein da zure kantu eta/edo egile kutunena?

Mikel Laboa eta Donostiako Orfeoia.

Arteari lotutako zein txoko (eliza, museoa, eskultura…) ez nuke galdu behar Euskadi bisitatuz gero?

Arantzazuko Santutegia, Kursaal Jauregia eta Guggenheim Bilbao Museoa.

Esadazu zuretzat oso berezia den Euskadiko txoko bat, bertan galtzea atsegin duzun bat.

Chillidaren Haizearen Orrazia.

Haurrekin bidaiatuz gero, nora joan beharko nintzateke edo haurrekin zein jarduera egin nitzake?

Donostiako Aquariuma eta Zientzia Museoa.

Zein aholku emango zenioke Euskadira lehen aldiz bidaiatzen duen pertsonari?

Eskura dituen aukera gastronomiko guztietan murgildu dadila.

Zeren hutsunea sentitzen duzu zure lurraldetik urrun zaudenean?

Itsasoa.

Zure ustez, Euskadiren gauzarik ederrena da…

Itsasoaren eta mendiaren nahasketa.

Kanpoko lagunen bat bisitan datorkizunean, zer erakusten diozu derrigor?

Bretxa eta San Martin azokak.

Euskadi noiz dago ederrago, udaberrian, udazkenean, neguan edo udan?

Udazkenean; argi berezia dago.

Zein da Euskadiko zure festa edo ekitaldi gustukoena?

San Sebastian egunaren bezperako gaua.