EDURNE PASABAN

MENDIZALE

Bere izena mito bat da jada. Ez da gutxiagorako, izan ere, Edurne Pasaban (Tolosa, 1973) 14 zortzimilakoak, munduko gailurrik garaienak igo dituen historiako lehen emakumea da. Sari ugari jaso ditu, beste zenbaiten artean, Kirol Merituari emandako Urrezko Domina 2010ean eta Eusko Jaurlaritzak emandako Euskal Herritar Unibertsala Saria 2011n. Gaur egun, Edurne Pasabanek hitzaldiak ematen dizkie enpresa zein kirol erakundeei eta KABI by Edurne Pasaban bidaia-agentzia (www.kabi-travels.com) sortu du, Euskadin zein Pirinioetan barrena bidaiak neurrira antolatzen dituen agentzia. Bestalde, “Mountaineers for the Himalayas Foundation” fundazioan jarri du bere indar eta pasioa. Berak sortutako fundazio hau, hain zuzen, Himalayako neska-mutilen hezkuntzari lotutako egitasmoak garatzeaz arduratzen da. Esandakoa, egiazko mitoa da.

Pinterest
LinkedIn
Blog
Edurne Pasaban
GALDERA-SORTA
Ez dut Euskadi ezagutzen, nondik hasi beharko nuke nire bisitaldia?

Donostiako hiria.

Euskal gastronomiaren platerik onena…

Euskal gastronomiaren platerik onena Tolosako babarrunak edo Kantauriko bisigu on bat direla uste dut

Zein da zure pintxorik gogokoena? Zuk egin ohi duzun baten bat agian?

Hegaluzea eta Kantauriko antxoa Ibarrako pipar batekin lagunduta egindako pintxoa eta txahal-masailen pintxoa.

Euskal musikaren aniztasun aberatsaren artean, zein da zure kantu eta/edo egile kutunena?

Benito lertxundiren "Udazken Koloretan"
Mikel Laboaren "Hegoak ebaki banizkio"

Arteari lotutako zein txoko (eliza, museoa, eskultura…) ez nuke galdu behar Euskadi bisitatuz gero?

Chillida Leku Museoa eta Arantzazu.

Esadazu zuretzat oso berezia den Euskadiko txoko bat, bertan galtzea atsegin duzun bat.

Kostaldean barrena galtzea atsegin dut batzuetan, eta mendian, besteetan. Pasai Donibanetik Hondarribirantz Jaizkibelen barrena paseatzea, eta kostaldea eta itsaslabarrak ikustea. Kantauri Itsasoari begira egotek lasaitu egiten nau. Aralarko baso eta zelaietan barrena ibiltzeak aske sentiarazten nau.

Haurrekin bidaiatuz gero, nora joan beharko nintzateke edo haurrekin zein jarduera egin nitzake?

Haurrekin jarduera ugari egin daitezke, esaterako, mendian eta basoetan barrena ibiltzea; Pagoetako Parke Naturala aukera izan daiteke, bertan Agorregi Burdinola bisitatuz.

Zein aholku emango zenioke Euskadira lehen aldiz bidaiatzen duen pertsonari?

Euskal kultura barrutik sentitzea ahalbidetuko dioten esperientziak bilatu ditzala. Bertakoen aholkuak jarrai ditzala. Ez dezala Euskadiren barrualdea galdu, kostaldeak bezain leku ederrak baititu bisitatzeko eta gure kultura eta izaera ulertzeko.

Zeren hutsunea sentitzen duzu zure lurraldetik urrun zaudenean?

Gure gastronomia, gure mendiak eta mendian egonda itsasoko kresala usaintzeko aukera izatea.

Zure ustez, Euskadiren gauzarik ederrena da…

Euskadiko jendea. Ziur naiz Euskadira bisitan datozenak gure alde onena berekin eramango dutela.

Kanpoko lagunen bat bisitan datorkizunean, zer erakusten diozu derrigor?

Donostiako Haizearen Orrazia eta Parte Zaharra eta bere pintxoak.

Euskadi noiz dago ederrago, udaberrian, udazkenean, neguan edo udan?

Bisitatzen duzun eremuaren arabera, baina udaberria eta uda esango nuke; jakina, udazkena ere bai, bere koloreekin. Guztiak dira bisita egiteko garai onak.

Zein da Euskadiko zure festa edo ekitaldi gustukoena?

Kontxako estropadak kirol eta kultura ekitaldi garrantzitsua da eta bertan euskal herritarren giroa antzeman daiteke.
San Sebastian Eguna eta danborrada.