DONOSTIATIK ORDU 1 BAINO GUTXIAGORA

20 MINUTURA: ZARAUTZ

Zarauzko hondartzak 2.500 metrotik gorako luzera du, eta Gipuzkoako handiena da. Garai batean, arrantzale-herria izan zen Zarautz, eta gaur egun familia-giroko turismora bideratuta dago. Hondartzak badu dunak dituen eremu bat, eta surflariak ibiltzen dira bertan olatu bila; ikuskizun handia da haiei begira geratzea.

Zarautz

20 MINUTURA: PASAI DONIBANE

Pasai Donibane Pasaiako portuko bokale estuaren alde batean kokatuta dago, balkoidun etxe bereizgarriak ditu, eta bertako jatetxe ugarietan arrain freskoaz goza daiteke.

Pasaiako Portuaren ikuspegia Pasai Donibanetik

25 MINUTURA: HONDARRIBIA

Hondarribia Euskadiko herririk politenetako bat da. Ipar Euskal Herrira begira eta Ipar Euskal Herriarekin mugan kokatuta dagoen eta etxeko balkoiak lorez beteta agertzen dituen marinel-herri hau altxor handia da, eta primeran jan daiteke gainera. Horregatik, bisitari gehien jasotzen dituzten herrietako bat da.

Hondarribia

25 MINUTURA: GETARIA

Arrantza-herri polit hau Juan Sebastian Elkanoren –hots, munduari bira eman zion lehen itsasgizonaren– eta Cristobal Balenciaga jostun ospetsuaren jaioterria da. Cristobal Balenciaga Museoa gurtza-lekua da modazaleentzat eta edertasuna gogoko duen edonorentzat.

Getaria

30 MINUTURA: ZUMAIA

Zumaia Euskal Kostaldeko Geoparkean kokatzen da, Gipuzkoako kostaldeko tarterik ederrenetako batean, Urola eta Narrondo ibaiak elkartzen diren badian, alegia. Herri polit honek hirigune historiko interesgarri bat du, eta, bertan, XIII. mendeko San Pedro eliza gotikoa nabarmentzen da. Gainera, galtzeko moduko bi hondartza ditu. Zumaiatik hurbil, Kantauri Itsasoari begira, San Telmo ermita dago. Oso ermita maitea da herrian, eta ospetsu egin da "Ocho apellidos vascos" filmari esker.

San Telmo ermita. Zumaia

35 MINUTURA: AIAKO HARRIA

Gipuzkoako ekialdeko muturrean eta Pirinioen mendi-adarretan, aldapa piko, haran, pagadi eta harizti ugariko mendi-hegal eta muino harritsu batzuez osatutako Aiako Harriko Parke Naturala dago. Bertako tontorrek mendiz eta Kantauri Itsasoaz inguratuta agertzen den Donostiako hiriaren eta Kontxako Badiaren ikuspegi zoragarria eskaintzen dute.

Aiako Harria

40 MINUTURA: LOIOLA

Loiolako Santutegia XVII. mendean eraikitako erlijiogune aparta da, Jesuiten ordena (Jesusen Konpainia) sortu zuen San Inazio Loiolakoa jaio zen etxearen inguruetan kokatua. Bertako lorategi handietatik, basilikaren handitasuna eta kupula bikaina ikus daitezke.

Loiolako Santutegia

45 MINUTURA: GOIERRI
IDIAZABAL GAZTAREN SORLEKUA

Goierriko harana Euskadiko landa-eremuan aurkitzea amesten duzun postala da. Zelai berdeak, mendiak, herri txiki eta politak, eta han eta hemen barreiatutako baserriak. Donostiatik 30 minutura baino ez dagoen haran honetan, Aralar eta Aizkorri-Aratzeko parke naturalak daude. Goialdeetan, gizakien aztarnarik antzinakoenak aurkitu dituzte: Aralarko eta Aizkorriko mendilerroetan, milaka urte dituzten tumuluak eta iruinarriak daude.

Goierri

55 MINUTURA: ARALARKO PARKE NATURALA

Aralarko mendilerroa Goierriko barnealdean dago, eta kareharrizko goraguneen erliebe bereizgarria du. Gailurrik enblematikoena Larrunari da (Txindoki eta Ñañarri ere deitzen zaio). Mendi horren irudi dotorea parkeko ia edozein lekutatik ikus daiteke, eta Gipuzkoako mendirik maiteena eta ederrena dela diote.

Aralarko Parke Naturala

55 MINUTURA: ARANTZAZUKO SANTUTEGIA

Arantzazuko Andre Mariaren Santutegia XVI. mendean eraiki zen, baina egungo basilika bikaina XX. mendean egin zen, Francisco Javier Sáenz de Oiza arkitektoaren laguntzarekin. Gainera, Jorge Oteiza eta Eduardo Chillidaren eskulturak, Lucio Muñozen erretaula bat eta Néstor Basterretxearen pinturak gordetzen ditu. Beraz, erromesaldi-lekua da, erlijio-jaieragatik, arterako zaletasunagatik, edota biengatik.

Arantzazuko Santutegia

HALABER, ORDUBETE BAINO GUTXIAGORA...

Bilboko hiri kosmopolitara joan zaitezke Guggenheim Bilbao Museoko azken erakusketa ikustera eta hiriko arkitektura modernoa ezagutzera. Halaber, Gasteizera joan zaitezke Santa Maria Katedrala “Obrengatik irekia” izeneko bisitaldi interesgarriaren bidez ezagutzera eta Eraztun Berdeko parkeetan bizikletaz ibiltzera. Edota ardoen munduaz goza dezakezu Arabako Errioxako upeltegietan, eta bisitaldia ardoterapiako tratamendu batekin amai dezakezu spa ugarietako batean.