SUKALDARITZA ARLOKO HEZKUNTZA

Basque Culinary Center Eraikina. Donostia

Ostalaritza eskola garrantzitsuak daude Euskadin, eta bertan trebatu dira sukaldari ospetsuetako asko: Aiala Ostalaritza Eskola, Cebanc-Gipuzkoako Goi Mailako Ostalaritza Eskola, El Txoko del Gourmet, Goi Mailako Artxanda Ostalaritza Eskola, La Sartén de Cordelería, Basque Culinary Center, Diocesanas-Mendizorrotza Ostalaritza Eskola, Gamarrako Ostalaritza Eskola, I.E.S Ostalaritza B.H.I. - Galdakao (Galdakaoko Ostalaritza Eskola), Leioako Ostalaritza Eskola, Luis Irizar Sukaldaritza Eskola eta Sukaldaritza eta Zerbitzuetako Iñaki Izaguirre Eskola.
Kultura gastronomiko honen puntu gorena izan da Gastronomia eta Sukaldaritza Zientzien Gradu homologatua eskaintzen duen munduko lehen fakultatea eta gastronomiari buruzko ikerketa-zentro propioa duen fakultate bakarra sortzea: Basque Culinary Center.

Basque Culinary Centerreko ikasleak

Donostiako Teknologia Parkean kokatzen da, 15.000 metro koadroko eraikin moderno batean. Zentroaren Nazioarteko Aholkularitza Kontseilua munduan eragin handiena duten sukaldari garrantzitsuenetako batzuk osatzen dute, besteak beste, Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Ferrán Adriá, Gastón Acurio eta Dan Barber.